Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Ingurunea

Ingurunea

Ingurunea

Iruña Pirinioen katearen oinean dago, kate horrek euskal mendiekin bat egiten duen lekuan. Nahiz eta Mediterraneo itsasora isurtzen den, Atlantikoko banalerroetatik gertu egoteak eta horiek altuera nahiko txikian egoteak inguru hori guztia klima eta biogeografia trantsiziozko eremua izan dadila egiten dute. Eta, agian, hori du ezaugarri bereziena. Jatorrizko hirigunea ibai terraza altu baten gainean dago, iparraldean Arga ibaiaren eta hegoaldean Sadar eta Elorz ibaien jalkinezko zabaldiek mugatua.

Udal barrutiaren eremua txikia izateak eta herritar kopurua pixkana handitzen joateak 60. urteez geroztik hiria garatzeko Argaren jalkinezko zabaldietara eta Sadarren eta Elorzen oinetara jo behar izatea ekarri dute. Hartara, lehen nekazaritzarako erabiltzen ziren lursailak hartu dira.

Nahiz eta oraingo planak bakarrik Iruñeko udal barrutia hartzen duen, errealitatea da Iruña ezin dela bera bakarrik hartu. Hau da, berekin batera garatu diren beste herri batzuekin batera ulertu behar da, arroko beste herri batzuekin. Multzoak metropoli eremu moduan funtzionatzen du; izan ere, Nafarroako 523.000 biztanleetatik %51,1 Iruñean eta Iruñerrian bizi da. Hain zuzen, Iruñean 181.000 biztanle bizi dira, eta metropoli eremuko gainerako udalerrietan, beste 64.300 biztanle.

Biztanleriaren banaketa
1995. urtea Udalerriak Jendeguneak Eremua (hektareak) Dentsitatea (biz. hektareako) Biztanleak
Nafarroa 272 776 1.035.043 0,52 536.192
Metropoli eremua 28 137 58.607 4,58 268.416
Iruña 1 1 2.378 76,44 181.776

Iturria: EHA

Horrek ondorio nabarmenak ditu bai gizartean eta bai ekonomian ere, eta garrantzitsua da ibaien, uraren eta bere kalitatearen ikuspegitik. Izan ere, gizatiartuta dagoen ingurune batean natura ahalik eta ondoena integratzen saiatu behar baita.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak