Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea
 

Iruñeko ibaien ertzean dagoen korridore berdea.

Iruñeko Ibai Parkea aisialdirako pasealeku naturala da, egokia bai oinezkoentzat eta bai txirrindularientzat ere. Paisaiari dagokionez, balio handia du, eta Arga, Elorz eta Sadar ibaien ertzean dago.

Parkeak xarma berezia du kirolariarentzat, arrantzarako zaletasuna duenarentzat edo paseatzaile lasaiarentzat. Askaltegiak leku ezin hobea dira hiritik aldendu gabe aire libreko egun batez gozatzeko.



Aurkezpena

Aurkezpena

Iruñeko ibaien ertzean dagoen korridore berdea.

Historian, biztanleen kopurua handitzeak eta industria garatzen joateak Iruñeko ibaien uberkak kutsatzea ekarri zuten. Ibaiei bizkarra emanda bizi zen hiria. 1984. urtean, ordea, Plan Nagusia egin zutenean, habitat natural hori lehengoratzea planteatu zuten, aisialdirako, elkargunerako, hiria giltzatzeko gune moduan.

Argako Plan Integralaren (1998-2001) eta Argako eta Sadar eta Elorz ibaietako Plan Integralaren (2003-2009) bidez ibai inguruak hirian integratzea lortu zen. Izan ere, parke lineal bat sortu zen, hamazazpi kilometrotik gorako parkea, eta, hartara, hiri eta paisaia aniztasun eta aberastasun handiko multzoa lortu zen.

Ibaiaren uberka eta ertzak lehengoratzeko bidea eman dute plan horiek: sastrakak garbitu dira eta sanotu egin dira ertzak. Ondorioz, etenik ez duen pasealeku natural luzea sortzea lortu da, oinez edo bizikletaz egiteko aproposa, parkez, oinzubiz, ontziralekuz eta gaur berrituta dauden errota zaharrez betea.

Guztira, ertzeko 28.000 metro lineal baino gehiago eta ia 800.000 metro koadroko eremua landu da. Hamasei kilometro baino gehiagoko bidea egokitu da eta 17.000 zuhaitz baino gehiago landatu dira.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak