Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Arga ibaia > Uraren kalitatea

Uraren kalitatea

Sadar ibaia

Nafarroako Ibaiak Sanotzeko eta Arazteko Plan Zuzentzailea 1989. urtean hasi zuten, Iruñerriko bilgailu sarea jarri zutenean. Gero, hurrengo urtean, 1990ean, lehen tratamendua egiteko Arazuriko araztegia inauguratu zuten.

Plan zuzentzaile horrek Argaren tarteko zatirako kalitate helburuak ezartzen ditu, Iruñerritik aurrera. Hartara, barboen familiako arrainak hartu ahal izango ditu eta hornikuntzek A3 motako mugak bete ahal izango dituzte. A3 kalitate helburuak berekin dakar tratamendu fisiko-kimiko intentsiboa eta azken desinfekzioa egitea.

Araztegia martxan jartzeak uraren kalitatea modu nabarmenean hobetzea eta ibaiko bizia berpiztea ekarri zuen.

Arga ibaia aisialdirako, arrantzarako eta kirola egiteko gune bihurtu da berriro.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak