Larraintzar - Magdalenako zubia
Hauxe dugu parkearen lehen zatia, ibaiaren norabideari jarraituz. Meandro oso bat hartzen du, Magdalenako zubiraino.
IDAZKUNA
MUGARRIAK
Bi ibaiertzen arteko zehar-lotura exekutatu da, Club Natación elkarteko kirol instalazioetan, oinezkoendako zaldain berri baten bidez. Oinezkoak Magdalenako meandro osotik, ezkerreko ibaiertzetik, ibili ahal izatea da helburua. Udalaren eta aipatu elkartearen arteko elkarlan hitzarmena egin behar izan da horretarako. Nahikoa altuera utziko da ibiltzaileak zaldainaren azpitik pasa daitezen; horrela, ibiltzen jarraitu ahalko dute ibaiertz horretatik, ibilbidea eten beharrik gabe.
Zaldainak 51,2 metro luze eta 3,7 metro zabal ditu. Erdiko habe misto batek osatzen du egitura. Karbono-altzairuzko txapa armatukoa da egitura, "U" formako sekzioa duena. Zorua eta barneko aldeak ipez estaliko dira (zur tropikala da hori), eta horrek gozotasun sentsazioa emango du. Argiztatzeko, luminaria landatu bertikalak jarriko dira, tarteka. Beheko aldea gauez argiztatzeko, foku bat jarriko da, urdin argikoa, diamante-punta nabarmentzen duena. Izan ere, gertaera gogoangarria zen hura, hantxe egin baitziren Iruñeko bigarren igeriketa txapelketak eta horixe baitzen ibaien behera zetozen enborren sarrera (paralelo zihoan ubide batera desbideratzen zituzten gero).
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak