Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Arga ibaia > Landare paisaia

Landare paisaia

Landare paisaia

Arga ibaiaren ertzetan eta ibarretan, landare naturalak 2 eta 5 metro arteko ilaretara mugaturik gelditu dira, eta erripa zuhaitzak (zumarrak, haltzak, makalak, sahatsak, lizarrak, astigarrak...), zumeak eta sasiak dira nagusi.

Nekazaritzarako zenbait lursail daude. Batzuk baratzeetarako erabiltzen dira (Magdalena, Arantzadi), eta beste batzuk idorreko lurlanetarako (Biritxitu). Horrek guztiak aniztasuna ematen dio paisaiari. Hiri kutsu handiagoa duten guneetan, ibaitik hurbil dauden tokiak parke bihurtu dira.

Gutxi gorabehera, gutxienez 10-15 metroko zabalera duen zerrenda bat gorde nahi izan da ertz bakoitzean, ahal bada, lehengoratu ahal izateko eta urez estal daitekeen galeria baso bihurtu ahal izateko.

Iruñean, zuhaitzak dituzten Arga ibaiaren ibarrak, batik bat, basotze makaldiek beteta daude. Azkar hazten diren espezieak dira, egurra ustiatzeko landatzen direnak, baina ez daude oso egokituak ertzetako ibai baldintzetara. Espezie horiek bertako espezieek, bizitza luzekoek, ordezkatu dituzte.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak