Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Arga ibaia > Argako Ibai Pasealekua

Argako Ibai Pasealekua

Arga ibaia

Más información
Ibil zaitez paseoan
Iruņean
>

Argako Ibai Pasealekua
Argako Ibai Pasealekua

Magdalenako zatia
Magdalenako zatia

Arantzadiko zatia
Arantzadiko zatia

Arrotxapeako zatia
Arrotxapeako zatia

Sanduzelaiko zatia
Sanduzelaiko zatia


Argako Ibai Pasealekua hamaika kilometroko bidea da, Arga ibaiaren ertzetan doana.
Magdalenako baratzeetatik sartzen da Iruñean, Arrotxapea auzoa gurutzatzen du eta, hirigunera hurbildu eta gero, Sanduzelai auzotik hiritik aldentzen da.

Pasealeku horrek Iruñerriko beste herri batzuetako ertzak ere hartzen ditu, besteak beste, Burlata, Atarrabia, Arre, Barañain eta Zizur Nagusikoak.

Magdalenako zatia (Larraintzar – Magdalenako zubia)

Ibaiaren norabideari jarraituz, hau da ibai parkeko lehenbiziko meandroa, Magdalenako zubiraino. Paseoa erakargarria eta landa kutsukoa da, baratzeen, etxaldeen artean, eta zaldiak eta behiak biltzen dituzten itxituren artean. Laster presa polit batera iritsiko gara; bertan Caparrosoren errota eta Magdalenako oinzubia daude; horiek zeharkatuta, Telleria parkean gaude. Meandroa bukatzear dagoela, Magdalenako zubi gotikoa, (XII. mendea) topatuko dugu; bertatik Donejakue bidea doa. Iruñerantz begiratuz gero, ikusiko dugu ibilaldi hau paraleloa dela, Media Luna parkearekin eta Barbazana ingurabidearekin.

Arantzadiko zatia (Magdalenako zubia – Done Petri zubia)

Magdalena zubitik Done Petrirenera,doan ibai zati honetan, ibai parkeak hiri kutsu handiagoa hartzen du, eta harresietatik aldendu egiten da. Errotazar kalean Ingurumen Heziketarako Museoa bisitatu ahal dugu, eta bertatik berriz ere bideari heldu, ibaiarekin parez pare, Runa parkeraino iritsi arte. Hor Ezkaba mendia parez pare ikus daiteke. Done Petri zubia hiriko zaharrena da. Jatorri erromatarra du eta bere egungo itxura Erdi Arokoa da.

Puntu honetan harresiak ditugu, berriz ere, atzean ikusgai: Redingo Bastioia, Errege-erreginen Bastioia eta Pilareko Beheko Bastioia.

Arrotxapeako zatia (Done Petri zubia – Cuatro Vientos zubia)

Argaren tarte hau, berriz ere, Alde Zaharraren oinetara hurbiltzen da; izan ere, paralelo igarotzen da Ingurabideko pasealekuarekin, zeina Taconera parkeraino iristen baita, Portale Berritik barrena. Bertatik katedralaren dorreak antzeman daitezke, bai eta Nafarroako Artxibategia eta etxaurre batzuk ere, pastel tonuez margoturik. Multzo horrek harresi barruko bistarik ederrenetakoa osatzen du.

Ibaiaren tarte honetan jarduera askori ekiten zaie: arrantza, piraguismoa eta arraunketa; ontziak Erdi Aroko Arrotxapea edo Curtidores zubitik abiatzen dira. Ondoan Gaseko kortak daude; sanferminetan, bertan egoten dira zezenak, entzierroan zezen-plazara noiz eramango dituzten zain. Ibilbidea jarraituz, Oblaten zubiraino iritsiko gara (berriagoa), eta aurrerago, Dona Grazia zubi gotikora helduko gara.

Sanduzelaiko zatia (Cuatro Vientos zubia – Milutze zubia)

Cuatro Vientos zubia zeharkatzeko galtzadara igo behar dugu; gero, berriz ere, ibaira jaitsiko gara, adreilu gorriko lurzoruari heltzeko. Ubidea gero eta estuago egiten da; ura, horrenbestez, gero eta lasterrago doa. Ibilbidean aurrera, atzean gelditzen dira frontoi bat, iturri bat, errota bat... eta hiritik gero eta gehiago urruntzen gara, paisaia lasai, arboladun eta isil batean barneratuz. Beste aldean, urrutian, Donibane auzoa. Atal honetan ehunka urteko beste zubi bat dago: Milutzekoa, erromatar jatorrikoa edo Goi Erdi Arokoa, eta XIX. mendean zaharberritua. Hemendik aurrera, ibilbideak luze jotzen du aurrera, eta Iruña atzean uzten du.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak