Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Arga ibaia > Arga ibaia

Arga ibaia

Arga ibaia

Arga ibaia Kintoko mendietan jaiotzen da, eta han Eugiko urtegiak erregulatzen du. Urtegi horrek 21 hektometro kuboko edukiera du, eta Iruñerriko Ur Mankomunitaterako edateko ur erresalbu nagusia da. Uharten, urtean, batez besteko emaria segundoko 7,18 metro koadrokoa izaten da. Iruñerrian sartzen denean, Ultzama ibaia hartzen du. Ibai horrek Ultzama-Belate mendietako ura darama, eta urtean, batez beste, segundoko 8,48 metro kuboko emaria izaten du. Beraz, lehenengoaren emaria bikoiztu egiten da.

Arroan sartzen denean, ibaiak meandro itxura duen ibilbidea egiten du, eta, hurrenez hurren, Elorz, Txulapain eta, batez ere, Arakil ibaiak hartzen ditu. Iruñean ibarrak 500 eta 1.500 metro arteko zabalera hartzen du eta ibaiaren erregimena batzuetan izugarri handitzen da, eta ondorioz lursail handiak hartzen ditu.

Ezaugarri horien guztien ondorioz, bizitasun handiko ibaitzat hartu beharko litzateke Arga. Meandroen eta erripen kanpoko aldean higadura fenomenoak dira nagusi, horien barneko aldean jalkinak, eta joera naturala du jalkinezko zabaldian ibilbidea aldatzekoa. Bizitasun natural hori, ordea, oso bestelakotua dago, ia desagertua, azpiegitura, eraikuntza (eraikinak, presak, babesak, zubiak...) eta ustiatze (baratzeak, kirol klubak, hornikuntzak...) ugari dagoelako. Honenbestez, bidea finkatua duela esaten ahal da.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak