Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Arga ibaia > Arrotxapeako zatia

Arga ibaia: Arrotxapeako zatia

Arrotxapeako zatiko pasealekua

Done Petri zubia – Cuatro Vientos zubia

Parkeko zati hau hiriaren alde zaharreko oinetara hurbiltzen da berriro, Ingurabideko pasealekuarekin paraleloan, eta bertan hiriaren ikuspegi ederrenetako bat dago.

Pasealeku osoa ezagutu>

IDAZKUNA

Hiriko autobusa
(PDF 1,6 MB)

Bidea

Belardia eta zuhaiztia

Ibaia


MUGARRIAK


Gaseko kortak

XIX. mendean gas fabrika bat zegoelako eman zioten “Gaseko kortak” izena. Fabrika hori 1861. urtean egin zuten, Arrotxapeako kaleko argiak eta etxebizitza partikularrak gasez hornitzeko. Hirugarren karlistaldia (1872-1876), fabrika lehengairik gabe gelditu zen eta bertan behera utzi behar izan zuen lana. Ondoren, urte batzuetan aritu zen lanean, baina XIX. mendearen bukaeran betiko itxi zuten. 1899. urtean, Udalak gas fabrika festetarako ekartzen zituzten Gaztelako eta Andaluziako zezenak edukitzeko erabiltzea erabaki zuen, Nafarroako ganadutegietakoak Sarioko kortetan edukitzen baitzituzten. Geroztik, Gaseko kortak esaten zaio leku horri. Instalazioak behin-behinekoak izan ziren 1918. urtea arte, orduan egin baitzituzten korta finkoak. 1943an fabrika zaharreko azken arrastoak bota zituzten eta 2003an egungo kortak eraiki zituzten. Sei korta daude batuta eta beste bat iparralderantz. Denak daude San Fermin jaietarako premiei erantzuteko egokituta.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak