Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Arga ibaia > Arrotxapeako zatia

Arga ibaia: Arrotxapeako zatia

Arrotxapeako zatiko pasealekua

Done Petri zubia – Cuatro Vientos zubia

Parkeko zati hau hiriaren alde zaharreko oinetara hurbiltzen da berriro, Ingurabideko pasealekuarekin paraleloan, eta bertan hiriaren ikuspegi ederrenetako bat dago.

Pasealeku osoa ezagutu>

IDAZKUNA

Hiriko autobusa
(PDF 1,6 MB)

Bidea

Belardia eta zuhaiztia

Ibaia


MUGARRIAK


Cuatro Vientos zubia

Zubi hau 1789. urtean eraiki zuten, Iruñearen iparraldearekin eta Gipuzkoarekin zegoen jarduera handiari erantzun ahal izateko. Lehenago, 1785ean, bi probintziak elkartzen zituen errepidea egiten hasi ziren. Ordura arte, iparraldera joateko Dona Grazia zubia erabili behar izaten zuten. Horren ondorioz, eraikuntza berri horri Dona Grazia Zubi Berria izena eman zioten. Dena den, herritarren artean “Cuatro Vientos zubia” nagusitu zen, izen bereko bidegurutzearen ondoan baitago. Kronikagileak honako hau dio horren gainean: “Gure lurraldean “Ebroaldeko ipar haize, sargori haize, Gaztelako haize eta ekialdeko haize” esaten diegun lau haizeak perpendikular bat egiten zuten tokia zelako eman zitzaion “Cuatro Vientos” izena”. Harriz eta betoiz egina dago zubia, eta hiru arku handi apaldu ditu. XX. mendearen lehen erdialdean handitu egin zen.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak