Done Petri zubia – Cuatro Vientos zubia
Parkeko zati hau hiriaren alde zaharreko oinetara hurbiltzen da berriro, Ingurabideko pasealekuarekin paraleloan, eta bertan hiriaren ikuspegi ederrenetako bat dago.
IDAZKUNA
MUGARRIAK
Batzuen iritziz, zubi hau Erdi Arokoa da, nahiz eta ondoren egin dizkioten aldaketa guztiek noiz eraiki zuten jakitea eragozten duten. Zabaltzeko eta, hartara, ibilgailuak igarotzeko lanak egin zituzten. Edonola era, badirudi Arrotxapea auzoari lotuta sortu zutela eta XVIII. mendea baino lehenago existitzen zela egiaztatzen duten dokumentuak daudela. Garai batean, eskulangileek larruazalak zintzilik jartzen zituzten zubi honetan, eta horregatik hasi zitzaion herria beste modu horretan deitzen. San Fermin jaietan, zezenak Gaseko kortetatik Santo Domingokoetara eramaten dituzte zubi honetatik.
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak