Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Arga ibaia > Sanduzelaiko zatia

Arga ibaia: Sanduzelaiko zatia

Sanduzelaiko zatiko pasealekua

Cuatro Vientos zubia – Milutze zubia

Parkearen azken zatia da. Ibaiaren bidea estutu egiten da eta paisaia lasai, isil eta zuhaitzez betetako batean sartzen da.

Pasealeku osoa ezagutu>


Sanduzelaiko Kirol Hiria-Sanduzelaiko Aquavox

Sanduzelaiko Kirol Hiria Iruñean egin den kirol eta aisialdi hornikuntza berrienetako bat da. 2007ko udan inauguratu zen lehen fasea. Lursailaren iparraldean sarbide-eraikina, aldagelak eta udako igeritokiak eraiki ziren orduan. “Giro desberdinen” arabera antolatu dira igeritoki horiek: kirolekoa, jolastekoa eta plisti-plasta ibiltzekoa. Bestalde, aisialdiko esparruak daude. 2010. urtearen hasieran bukatu zen bigarren fasea. Mendebaldean, beste eraikin bat atxiki diote egungo eraikinari. Bi igeritoki daude eraikinean, 25x12,5 metrokoa bata eta 12,5x10 metrokoa bestea. Lehenengoa igeri egitekoa da eta bigarrena, berriz, ikastekoa. Era berean, hainbat esparruz hornitu da tratamendu hidrotermaleko eremua: sauna, bainu turkiarra, turrustak eta burbuilak dituen igeritokia, dutxak... baita gainerako beharrezko instalazio hidraulikoen multzoa ere.

Gaur egun egiten ari den hirugarren fasean, atondo nagusiaren ondoko gizarte eraikina eraikitzen ari dira (handik du sarbidea). Beheko solairuan taberna-kafetegia, serf-servicea eta esparru teknikoak daude, eta, lehenengo solairuan, berriz, bilera-gelak, liburutegia-mediateka, hemeroteka...


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak