Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Elorz eta Sadar ibaiak

Elorz eta Sadar ibaiak

Parkea Elorz eta Sadar ibaietan

Elorz ibaia eta haren adarretako bat, Sadar , hiriaren hegoaldetik igarotzen dira, hiriaren goi ordokiaren oinean.
Pasealekuak sei kilometro eta erdi inguruko luzera du, hirian barrena ibilbide etengabea osatzen du.

Une honetan lanean ari dira Sadar ibaiaren ibai-parkeari jarraipena emateko. Industria zahar batzuk zeuden inguruan, eta hori dela-eta, ibaia kanalizatu behar izan zen bere garaian. Orain, industria horiek eraitsita, laster lehengoratuko dira ibai-bazterrak; horrela, unibertsitateetako campusak loturik geldituko dira korridore natural baten bitartez.

Etxabakoitzeko pasabidea

S.C.D. Echavacoiz elkartearen parean Elortz ibaiaren gaineko zaldaina dago. 34 metro luze da, eta bi ibaiertzen arteko bidea bermatzen die oinezkoei. Izan ere, bi ibaiertzetako guneen arteko altura aldea konpontzen du, arkitektura oztopoen legea betez.

Altzairu galbanizatuko bi kablek osatzen dute egitura (64 milimetroko diametroa dute), zimenduari bermatuek. Taula bat ere egituraren zati da, hormigoi armatuko plakek osatutakoa. Larakoak ditu egiturak, eta haien bidez eusten zaio barandari. Bestetik, klabearekin lotzen zaizkio aurrefabrikatuari, lotura lerrakor baten bidez.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak