Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Elorz eta Sadar ibaiak > Azellalanda zubia

Elorz eta Sadar ibaiak

Parkea Elorz eta Sadar ibaietan

Elorz ibaia eta haren adarretako bat, Sadar , hiriaren hegoaldetik igarotzen dira, hiriaren goi ordokiaren oinean.
Pasealekuak sei kilometro eta erdi inguruko luzera du, hirian barrena ibilbide etengabea osatzen du.

Une honetan lanean ari dira Sadar ibaiaren ibai-parkeari jarraipena emateko. Industria zahar batzuk zeuden inguruan, eta hori dela-eta, ibaia kanalizatu behar izan zen bere garaian. Orain, industria horiek eraitsita, laster lehengoratuko dira ibai-bazterrak; horrela, unibertsitateetako campusak loturik geldituko dira korridore natural baten bitartez.

Puente Acella Landa

Azellalanda zubia

Sadar ibaiaren gaineko zubirik osatuena da, eta Donejakue Bidea bertatik pasatzen da Iruñetik atera eta gero, Zizur Txikiko udalerriaren mugaren ondoan. Harri soilaz eraikitako zubia, adreiluzko ganga eta arku karpanela dituena. Harri soilezko petrilak. Arkuaren giltzarria 4 eta 5 metro bitarteko altueran dago uraren gainean. Arkuaren zabaldura 8 metrokoa. Bideak 3 metroko zabalera du zubian


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak