Magdalenako zubia – Done Petri zubia
Parkeak hiri kutsu handiagoa hartzen du zati honetan, eta harresietatik aldendu egiten da.
IDAZKUNA
MUGARRIAK
Erdi Aroan harriz eta egurrez egindako presa bat da, ehun metroko luzera eta biko altuera zuena. 1986. urtean hautsi egin zen, eta geroztik pixkana hondatzen joan da. Molinar uberka izenekora irekitzen zen presa. Hain zuzen ere, uberka horren gainean dago Errotazar zubia, Maiteminduen bidea hartzen duena. Arazuriren arabera, lehenbizi bolbora-errotari (1755. urtea arte), gero paper-errotari (1816. urtea arte) eta azkenik “La Talavera” izeneko portzelana lantegiari zerbitzua emateko eraiki zuten uberka. Arrotxapeako arropa-garbitzaileek ere erabiltzen zuten Molinar uberka; hain zuzen, Arga ibaiaren eskuineko ertzean aritzen ziren arropa garbitzen.
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak